Posta elektroniko seguru eta pribatua, dena kontrolpean izan dezazun.
Gmail-eko edukia ez dugu inoiz erabiltzen iragarkiak eskaintzeko
Gmail-ek sektorean punta-puntakoa den enkriptatzea erabiltzen du jasotzen eta bidaltzen dituzun mezu guztietarako. Gmail-eko edukia ez dugu inoiz erabiltzen iragarkiak pertsonalizatzeko.
Mezu elektroniko batean gainjarritako pribatutasun-jakinarazpena
1000 milioi pertsonaren baino gehiagoren pribatutasuna babesten du Gmail-ek egunero
Spama, malwarea edo esteka arriskutsuak dituzten mezuen % 99,9 blokeatzen du Gmail-ek, zuk jaso ez ditzazun.
Gmail-en sarrera-ontzi nagusia, alboan abisu-ikono bat duela
Phishingaren aurka babesteko erabilgarri dagoen teknologiarik onena
Agian egokia den mezu susmagarri bat iristen denean, Gmail-ek jakinaren gainean jartzen zaitu, zeuk izan dezazun kontrola.
Segurtasun-mezu horia duen mezu elektronikoa
Bidaltzen dituzun mezu elektronikoak kontrolatzeko aukera onenak
Isilpeko moduari esker, iraungitze-datak ezar ditzakezu, eta hartzaileei testu-mezu bidez sarbidea egiaztatzeko eskatu. Halaber, mezua birbidaltzeko, kopiatzeko, deskargatzeko eta inprimatzeko aukerak desgai ditzakezu.
Epeari buruzko abisu bat eta ordulariaren ikonoa dituen mezu elektronikoa
Mezu elektroniko batean gainjarritako pribatutasun-jakinarazpena
Gmail-en sarrera-ontzi nagusia, alboan abisu-ikono bat duela
Segurtasun-mezu horia duen mezu elektronikoa
Epeari buruzko abisu bat eta ordulariaren ikonoa dituen mezu elektronikoa
Egin gauza gehiago Gmail bidez
Egon konektatuta eta antolatu egin beharrekoak
Sortu txat bat, sartu Meet-eko bideo-dei batean edo jardun elkarlanean Dokumentuak zerbitzuko fitxategi batean; guztia Gmail-en bertan.
Gmail-en txat-funtzioa, elkarlanean jarduteko dokumentu bat eta bideo-txat bat pantaila bakarrean
Egin gauza gehiago azkarrago
Idatzi mezu elektronikoak eta bestelakoak azkarrago Idazketa adimenduna eta beste hainbat eginbideri esker, gustatzen zaizuna egiteko denbora gehiago izan dezazun
Mezu elektroniko berri bat, testua automatikoki betetzeko balio duen Idazketa adimenduna eginbidearekin
Ez ahaztu inoiz erantzuteaz
Soinurik gabeko gogorarazpenei esker, kontrolpean izango duzu guztia.
Gmail-eko sarrera-ontzia, jarraipena egiteko abisu laranjarekin
Gmail-en txat-funtzioa, elkarlanean jarduteko dokumentu bat eta bideo-txat bat pantaila bakarrean
Mezu elektroniko berri bat, testua automatikoki betetzeko balio duen Idazketa adimenduna eginbidearekin
Gmail-eko sarrera-ontzia, jarraipena egiteko abisu laranjarekin
Gmail hobea da aplikazioan
Adierazi esan nahi duzuna emojien bidez
Emoji bidezko erreakzioak mezu elektronikoei erantzuteko modu azkar eta dibertigarria da eta Gmail aplikazioan bakarrik erabil daitezke.
Eginbide honen kaleratze-prozesua 2023ko urrian hasiko da.
Aurkitu mezu elektronikoak azkarrago
Telefonoaren erabiltzaile-interfaze sinplifikatu batek Aneri taldera ongietorria egiten dion mezu elektroniko bat bistaratzen du. Emoji-barra handituak emoji bidez erantzutea zein erraza den erakusten du.
Telefonoaren erabiltzaile-interfaze sinplifikatu batek "RSVP" idatzita daukan bilaketa-barra bat erakusten du, bilaketaren emaitzak azpian agertzen direla.
Aldatu beste kontu batera
Hornitzaile ezberdinen mezu elektroniko guztiak aplikazio bakarrean.
Telefonoaren erabiltzaile-interfaze sinplifikatu batek "Gehitu kontua" goiburua du eta posta elektronikoko zerbitzu ezberdinen ikonoak erakusten ditu, beste posta-zerbitzuaren hornitzaile batzuk Gmail aplikazioan gehitzea zein erraza den erakusteko.
Telefonoaren erabiltzaile-interfaze sinplifikatu batek "RSVP" idatzita daukan bilaketa-barra bat erakusten du, bilaketaren emaitzak azpian agertzen direla.
Telefonoaren erabiltzaile-interfaze sinplifikatu batek "Gehitu kontua" goiburua du eta posta elektronikoko zerbitzu ezberdinen ikonoak erakusten ditu, beste posta-zerbitzuaren hornitzaile batzuk Gmail aplikazioan gehitzea zein erraza den erakusteko.
Ekarri Gmail-en eginbide onenak zure gailura
Beste tresna batzuekin ere funtzionatzen du
Gmail-ek oso ondo funtzionatzen du mahaigaineko bezeroekin (adibidez, Microsoft Outlook, Apple Mail eta Mozilla Thunderbird-ekin), kontaktuen eta gertaeren sinkronizazioa barne.
Izan produktiboa, baita Interneteko konexiorik ez duzunean ere
Internetera konektatuta ez zaudenean ere Gmail-eko mezuak irakurtzeko, ezabatzeko, bilatzeko eta haiei erantzuteko aukera ematen dizu Gmail-ek.
Erabili Gmail edozein gailutan
Gozatu Gmail-en erosotasun eta sinpletasunaz nonahi zaudela ere.
Orain, Google Workspace-ren barruan dago Gmail
Jardun elkarlanean azkarrago, edonoiz eta edozein gailutatik, eta egin guztia toki berean.
Google Workspace produktibitatea areagotzeko eta elkarlanerako tresna sorta bat da, banakoei, taldeei nahiz enpresei guztia kudeatzen laguntzeko helburua duena. Gmail, Calendar, Drive, Dokumentuak, Meet eta gogoko dituzun gainerako aplikazioak bateratzen dituen soluzio malgu eta berritzaile bat da, enpresan nahiz bizitza pertsonalean erabil daitekeena.
Bilatu behar dituzun erantzunak
Laguntza gehiago behar duzu?
Arakatu erabiltzaile berriei eta adituei zuzendutako aholkuak eta urratsez urratseko gidak.
Nola bermatzen du Gmail-ek posta elektroniko bidezko komunikazioen segurtasuna eta pribatutasuna?
Gmail-ek segurtasun sendoa izan du oinarritzat beti. Gogor egiten dugu lan spama, phishinga edo malwarea duten mezu elektronikoak zure sarrera-ontzira iristea ekiditeko. Spama iragazteko erabiltzen dugun adimen artifizialarekin doitutako teknologiari esker, hamar milioi spam-mezu blokeatzen ditugu minutuero.
Nire mezu elektronikoak iragarkiak eskaintzeko erabiltzen dituzue?
Ez. Gasturik gabeko Gmail-eko kontuan agian iragarkiak ikusiko badituzu ere, mezu elektronikoak pribatuak dira. Google-k ez du prozesatzen Gmail-eko edukia publizitate-helburuekin.
Nola lor dezaket nire mezu elektronikoak seguruago egotea?
Erabiltzaile gehienentzat Gmail-en eginbideak nahikoa seguruak badira ere, baliteke kontu batzuek segurtasun-geruza gehigarriak behar izatea. Google-ren Babes aurreratua programaren bidez ikusgaitasun handia duten eta kontuzko informazioa darabilten erabiltzaileak babesten dira, haiei berariaz zuzendutako sareko erasoak jasateko arriskua baitute.
Lortu informazio gehiago
Erabil al dezaket Gmail lanerako edo nire enpresarako?
Gmail Google Workspace-ren barruan dago, eta zerbitzu horretako plan desberdinak dauzkazu aukeran. Gogoko dituzun Gmail-en ohiko abantailez gain, hauek ere lortuko dituzu: besteak beste, helbide elektroniko pertsonalizatu bat (@zureenpresa.com), taldeko helbide elektroniko mugagabeak, % 99,9ko jardun-denbora bermatua, Gmail-eko kontu pertsonaleko biltegiaren toki bikoitza, iragarkirik ez, etengabeko laguntza-zerbitzua, eta Google Workspace Sync for Microsoft Outlook.
Lortu informazio gehiago
Laguntza gehiago behar duzu?
Arakatu erabiltzaile berriei eta adituei zuzendutako aholkuak eta urratsez urratseko gidak.
Erakutsi munduari
nola egiten diren gauzak.
Hasi Gmail eraginkorrago bat erabiltzen.
Gmail-eko sarrera-ontziaren pantaila, handitutako funtzio-ikonoak horizontalki ordenatuta daudela